XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alimale helduek, oso zintzo betetzen zituzten beren zeregin guztiak.

Lanaz gain beste ezer egin behar zenik, ez zuten uste.

Nor bere lanaz arduratzen zen, eta hau zela-ta, basoa beti egoten zen txukun.

Ez zekiten, ordea, bere ekintzaz basoa bizi arazten zutenik.

Egunero betetzen zituzten eginbeharrak helduak zirelako, eta lan egitea eta helduak izatea gauza bera zela ikusi zuten txikitandik.

Baso tristeen egunak ziren.

Denontzat beti bat, baita LU katagorriarentzat ere.

Bere adineko guztiak bezala, han zegoen bera adar baten gainean katagorri zahar bilakatu zai.